DISEINUA ETA FABRIKAZIOA

AyC-n badakigu zein garrantzitsua den gure bezeroen edozein aplikazio eta lan-baldintzatan teknologia berritzaileena sartu ahal izatea. Horregatik, diseinu- eta fabrikazio-zerbitzua eskaintzen dugu, banaketa- eta muntaketa-zerbitzuaren osagarria.

Neurriko txasis-, kableatu- eta elektronika-dibisioen bitartez, hornitutako sistema guztien egokitzapen pertsonalizatua bermatu dezake AyC-k. Azken bezeroaren berringeniaritza-denbora eta -kostu txikienarekin prestazio eta errendimendu handienak izateko aukera ematen du horrek.

Ez du axola zer aldaketa-mota behar den edo proiektuak zenbat unitate dituen. Gure ingeniariek arreta egingo dizute, soluzioa proposatuko dizute eta prototipoa garatuko dute probatua izan dadin eta, horrela, sistema guztiz fidagarri eta neurrikoaren atzerapenik gabeko produkzioa bermatuko dute.

Produktu estandar edo pertsonalizatuen bitartez zure premia guztiak aseko dituen soluzioa eskaintzea da gure helburua.

 

AyC Automatización y Control Industrial | Industria-informatika | www.aycindustrial.com | info@aycindustrial.com | mapa web | kredituak

                         902 232 485