|
BANAKETA
AyC-K prozesuen automatizazio eta kontrolerako produktu Informatiko
Industrialen sortarik handiena eskaintzen dizu. Sektoreko fabrikatzaile
liderren banatzaileak gara eta kalitate, iraupen eta bizitza-ziklo
handieneko soluzioak eskaintzen ditugu aurrekonturik lehiakorrenaren
garrantzia ahaztu gabe. Zure kontsultak entzun eta behar duzun
hura bakarrik aholkatuko dizugu. Behar izanez gero, zuk eskatzen
duzun eta gure ohiko hornitzaileen artean ez dagoen ezaugarri
berezi, zorrotz eta berezituagoak dituen produktuaren bilaketa
globala egiteko zerbitzua eskainiko dizugu, produktuaren eta zerbitzuaren
kalitatea ahaztu gabe.
Banaketa-materialean era guztietakoak sartzen dira: bai xehekako
materialak (retail) eta bai muntatu, probatu eta eskatutako aplikazioan
berehala aplikatzeko sistemak.
Banaketa zerbitzua saldu ondoko zerbitzuarekin osatzen da. Zerbitzu
horretan sartzen dira erositako materialari buruzko kontsultak
eta, behar denean, ekipamenduak konpontzea, ordeztea eta eguneratzea.
Gure bezeroei aukeraketa erraztea eta euren premia guztiak aseko
dituen soluzioak eskaintzea da AyC-ren helburua.
|